Lagunok,
Dakizuenez, Komunikabideetarako Eleizbarrutiko Zerbitzuak urteak daroak ETPIko berbaldiak zuzenean emoten (streaming) Barria Telebistaren bitartez
(http://telebista.barria.net). Jarduera hau kontuan hartuta, ideia barria jarri dogu martxan:
‘Zuzenean on-line’. Honako honen bitartez, berbaldi batzuk,
arratsaldez, 19:00etan, emon daitekez eta, ondoren zuzeneko alkarrizketan parte hartzeko aukerea izango da.
Zuon parrokian edo zuon taldea normalean batzartzen dan lekuan, konektatu eta MOBIDU BARIK heziketaz gozatzea da helburua. Zerbitzu honen bitartez, beraz,
ETPIko HITZALDIA PARROKIAKO JARDUERA bihurtzea litzateke asmoa.
Lau ideia nagusi azpimarratu gurako geunkez. Lehenengo eta behin, streaming (eleizbarrutiko zerbitzua) deritxana, zuzen-zuzeneko emonaldia; bigarrenik, interaktiboa dala, hau da, zuzenean esku hartu daiteke, galdera, ekarpen edo oharrakaz, mezu elektronikoa bialduz (barriatb@barria.net) edo Barria Telebistaren txateko jarraitzaile lez; hirugarrenik, izena emotea. Alkarte birtuala sortu gura dogu eta, horregaitik, ezinbestekoa da zuon datuak, nondik ikusten gaituzuen, zein taldetakoak zarien eta zein dan hartu-emonetarako laguna jakitea; eta azkenik, aholkularitza, edozein zalantza argitzeko edo galdera edo eskariri erantzuteko.
Esteka honetan aurkituko dozue gugaz hartu-emonean jarteko eta berbaldia ikusteko formularioa: http://zuzenean.idtp.org
Honako honegaz batera (klik egin urdin hitzetan), pantaila-atzemate bat bialtzen deutsuegu, mezetan, proiektorearen bidez parrokiako oharrak emoterakoan proiketatu daikezuelarik.
Hona hemen ‘Zuzenean on-line’ zerbitzuaren bidez, 19:00etatik aurrera emon gura diran ETPIko berbaldien egunak:
Azaroak 12, eguena:
Familiaren ordularia, Fernando Vidalen eskutik.
Otsailak 4, eguena:
Jaungoikoa Kreazinoan, Laudato Si’ entziklikaren inguruko ziklo teologikoaren barruan, Javier Vitoriaren eskutik.
Apirilak 21 eta 28 eta maiatzak 5, eguenak: Erronka ekologikoa Euskal Herrian gaiari buruzko gizarte jardunaldian.
Agur bero bat,
Carlos García de Andoin
ETPIko Zuzendaria